XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAIT, - Begira... ona... bainan... (Mendian bigarren sua).

MINZ, - Bai ala ez (7).

Ezetza bada, (38 A) beste batek eramango du elizara nere neskatxa eder au.

LAIT, - Ez, ni bizi naizenartean.

MINZ, - Nerau albotiko nuelarik.

Esaizu; bai ala ez.

LAIT, - Bai (30) (Mendian irugarren sua).

MINZ, - ¿Itza, itz?.

LAIT, - Itza, itz; Laitiz deritzaidan bezala.

(Minzorrotz bijoa).

EMAKUMEAK, - (Arinka sartuta).

Sua, sua, sua, sua.

Minzorrotzen biragoak dakar ekaitz gogor au.

LAITZ, - ¿Zer dezute, emakumeak?.

MARI BATIK, - Orra Teles gaixoari Minzorrotzek jaurtikiriko biragoa (24).

LAIT, - ¡Kontzek! Telesi!.

MARI BATIK, - Belaun billoizen gaiñean.

LAIT, - (Minzorrotzi deadarrez) Kontze, Kontze.

(Kontzeren atzetik bijoa).

IRUGARREN AGERRALDIA.

EMAKUMEAK, MUTIKOAK ETA GEROAGO TXILI.

(Mutikoak bi lerrotan, burutsik, ager bitez).

(Aurretik Makoliñek gudoyal bat zurrun batean bekar).

(Letainia oyu eginda bijoaz itxasaldera, geroago berriz agertzeko).

MARI ANDRESEK - (4 A) Or dira mutikoak.

MARI BATIK, - Goazen gu ere elizara, salbetara.

EMAKUMEAK ELIAN, - Goazen.

AURRAK (Lerro batekoak).

Erruki gaitzatzu, Jauna (35,4 A).
Erruki gaitzatzu, Kristo.
Erruki gaitzatzu, Jauna.
Kristo, entzun guri.
Kristo, adi egon guri
.